GU__

1990ean EUROGAP sortu genuenean, enpresei, merkatura bideratutako orientazioaren bidez, beren negozioak garatzen laguntzeko uste sendoa genuen.
Gaur egun ere jomuga berbera dugu, EUROGAP osatzen dugun profesionalen esperientzia pilatua lagun eta hasierako ilusio berberarekin.
GAP, GURE
MUINAREN PARTE DA
Honela definitzen dugu: negozioa garatzeko oinarri hartu beharreko merkatu-hutsune. Gure lana hutsune hori bilatu eta aurkitzea da, beti ere bezeroaren laguntzaz.
Enpresa-munduan erantzukizuneko karguak izan dituzten profesionalek osatzen dugu EUROGAP taldea. Horri esker, gure bezeroen helburu eta premiekin enpatizatzeko aukera dugu. Enpresari buruzko geure ikuspegi praktikoa helarazi nahian, hobekuntzarekiko dugun kezkak prestakuntzaren munduarekin etengabe harremanetan egotera bultzatzen gaitu, bai unibertsitateetan bai negozio eskoletan.