GURE ZERBITZUAK__

GAP__

Merkatu-hutsune etengabe bilatu nahian, proiektuak bi modutara egiten ditugu: diagnostiko on bat definituz (negozio zehatz bakoitzera egokitutako irtenbide berritzaile, errealista eta errazak zehazteko) eta gure bezeroen erronkei erantzuna emanez.

LAGUNTZA TEKNIKOA__

Helburuak gauzatzeko baliagarria den laguntza teknikoa bideratzen dugu bezeroaren eskutik.

Lantaldeekin lankidetza estua dugu, kanpoko marketineko departamentuaren lanak garatzen ditugu edo/eta dagoen lan taldearen osagarria gara.

Lankidetzaren intentsitatea proiektuaren premien araberakoa izango da. Zure Marketin departamentua gara.

Gure bezeroen negozioaren errentagarritasuna eta jasangarritasuna lortzeko, enpresak merkatura bideratzen laguntzen dugu.

ZUZENDARITZA ESTRATEGIKOAREN PROIEKTUAK

Merkatu ikuspegia duten Plan Estrategikoak, etorkizunean enpresaren garapena lortuko dutenak.
  • Zein dira enpresaren helburua eta ikuspegia?
  • Zein dira enpresaren erronkak hurrengo urteetan?
  • Zein talderekin ekingo zaio proiektuari?
Merkatu ikuspegia duten irtenbideak, negozioari aplikatuak.

MARKETIN PROIEKTUAK

Bezeroaz dugun ezagutzatik abiatuta, marketinak balioa sortzeko dituen helburuak definitzen eta betetzen laguntzen dugu.
  • Zein da Balio Proposamena?
  • Zein izango da markaren garapena hurrengo urteetan?
  • Bezeroari entzuteko kontua nola kudeatzen dugu? Nola ikusten gaituzte gure bezeroek? Nola garatu eta merkaturatu dezakegu produktu hau?
  • Gure indarguneei nola eman diezaiekegu balioa komunikazioaren eremutik?
Erakundeak merkatura bideratzen laguntzen dugu.

PROIEKTU KOMERTZIALAK

Enpresaren eredu komertziala optimizatuz eta merkatuko jardunbiderik onenekin hura kontrastatuz, emaitzak hobetzen laguntzen dugu.
  • Merkataritza-prozesuak argi eta garbi zehaztuta al ditugu?
  • Lan egiten dugun sektorean zein da gure posizio estrategikoa?
  • Zer estrategia dugu prezioen inguruan?
  • Nolakoa da gure salmenta-indarra?
Negozioa garatu eta bultzada handiagoa lortzeko, merkataritzari buruz egin beharreko gogoetak.