GURE ESPEZIALITATEA: NEGOZIO MARKETINA__

Helburuak lortzera bideratuta, planak garatzen eta ekintzak gauzatzen laguntzen dugu, proiektuak eskatzen duen intentsitatearekin.
Bezeroaren premien arabera, proiektuei ekiteko erakusten dugun malgutasuna gure zerbitzuen ezaugarrietako bat da. Alde horretatik, proiektuak neurrira diseinatzen ditugu, merkatuaren errealitatea oinarritzat hartuta beti.
Negozioa garatzeari eta emaitzak sortzeari aplikatutako marketina da.
Merkatuan dugun posizioa ezagutu eta hobetzeko arduran jarri behar dugu arreta. Egungo eta biharko bezeroen premiak hobeto ulertzeko, bezeroak fidelizatzeko eta, ezagutza horretatik abiatuta, enpresa bakoitzaren balio bereizgarria ardatz duen proposamena definitu eta indartzeko, NEGOZIO MARKETINaren ikuspegia txertatzea beste biderik ez dagoela uste dugu, horrexek ahalbidetuko baitugu epe luzean errentagarri eta jasangarriak izatea.